3kluba
ARGIREN ERRONKA
Aimar Ugartek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!
EITB MEDIA
Argik botatako erronka onartu eta koloretako itsasoaren eskulana egin dute 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako erronka kuia txikiak kozinatzea izango da.
-
"3 Ene Kantak"en kamiseta
Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Koloretako itsasoaren esperimentua izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta Aimar Ugarte izan da irabazlea. Zorionak!
Jasotako argazkiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!
Urriaren 28tik azaroaren 4ra bitarteko erronka
Aste honetako kuia txikiak kozinatzea izango da. Itsasnek egin du errezeta "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.
Orain, zure txanda da! Jarraitu Itsasneren pausoak, atera argazkia zure platerari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!