eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Ana Telletxea izango da "Misterio handi bat" kantaren protagonista

EITB Media

Ana Telletxea idazlea eta irakaslea "3 Ene Kantak" programaren "Misterio handi bat" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Ana Telletxea

    Ana Telletxea

"Misterio handi bat" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Ana Telletxea idazleak eta irakasleak hartuko du parte bertan. Idazle nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 5ean, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Hondarribiko Talaia eskolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea, erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai astelehenetik ostiralera ETB3n eta eitb.eus-en.