eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Marraztu banpiroa, bidali argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, margolan erronka egin behar duzu. Atera argazkia marrazkiari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, margolan erronka onartu beharko duzu. Belatzen banpiroa marraztu du "Zuk zeuk egin" atalean. Argi bere banpiro propioa egiten ere saiatu da. Nola atera ote zaio?

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Belatzen bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Egin zure marrazkia eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Urriaren 28a eta azaroaren 5a bitarterako erronkaren irabazlea

Joan den astean sukaldaritza erronka egin zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu zuten erronka, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Xabi Bereziartua izan da irabazlea. Zorionak!