eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

June Blancok irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta banpiroa marraztu dute 3 klubeko kideek. Parte-hartzaileen artean saioaren kamiseta zozkatu dugu. Aste honetako erronka tximeleta hegalaria egitea izango da.

  • June Blancok marraztutako banpiroa

    June Blancok marraztutako banpiroa

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Banpiroa marraztea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu dute. Parte-hartzaile guztien artean "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu, eta June Blanco izan da irabazlea. Zorionak!

Jasotako marrazki guztiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Azaroaren 12tik 19ra bitarteko erronka

Aste honetako erronka pinpilinpauxa hegalaria egitea izango da. Zuzenek egin du "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Zuzenen pausoak, atera argazkia eskulanari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta zurea izan daiteke!