eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2021/11/19

11:39

3kluba

Estreinaldia

"Ipuin Txiki, Soinu Handi" umeei zuzendutako telesailaren estreinaldia, ETB3n eta EITBPodkast-en

EITB Media

Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituztenak eta soinua-efektuak ere jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera. Egunero, atal berri bat izango da ikusgai ETB3n eta EITBPodcast atarian.

  • "Ipuin Txiki, Soinu Handi" telesaileko aita-seme protagonistak.

    "Ipuin Txiki, Soinu Handi" telesaileko aita-seme protagonistak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datorren astelehenean, azaroaren 22an, "Ipuin Txiki, Soinu Handi " saioa estreinatuko du EITBk. Umetxoei zuzendutako telesail honek ikusgarritasuna eta bizitasuna ematen dio ozen irakurtzearen jarduerari. Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituzten pertsonaia nagusiak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera. 

Astelehenetik ostiralera izango da saioa ikusgai, 20:30ean, ETB3n, arratsaldeko "3 Ene Kantak" saioren ostean eta "Lotara" tartearen aurretik. Telebistan estreinatzeaz gain, telesaila podcast formatura ere egokituta egongo da eta egunero, astelehenetik ostiralera, atal berri bat egongo da entzungai EITBPodkast plataforman.

Ipuin kontaketa ezberdinak soinu efektu bikainez hornituta daude. Aitak kontatzen ditu istorioak eta umeak, berriz, pertsonaia askoren ahotsak eta ingurumen ezberdinetako soinuak sortzen ditu. Zazpi urteko umea da eta berak lantzen ditu haren ideia eta ahotsarekin "soinu handi" guzti horiek, adin txikiko umeen sorkuntza inspiratzeko helburuarekin.

Atal bakoitzean, hiru eta sei urte bitarteko haurrek bizi dituzten transformazio fisiko, mental eta sozialak hizpide hartuko dituzten ipuin laburrak kontatuko dituzte aita-semeak. Ipuin bakoitzak ilustrazio ezberdin bat izango du eta pertsonaiak eta eszenatokiak ezberdinak izango dira. Aberastasun bisual handiko telesaila da: ilustrazio bizidunez osatutako istorio bakoitzak bere unibertso propioa dauka, kolorez, musikaz eta soinuz beteta.

Halaber, ipuinek ume txikien garapen faseko bizipenen antzeko egoerak biziko dituzten pertsonaiak aurkeztuko dizkigute: besteak beste, jantzi, gau osoa ohea busti gabe lo egin, bakarrik jan, korrika egin eta ezkutatu, aldapak igo eta igeri egingo duten protagonistak dituzte. Ipuinek gainera, genero ikuspegia, ingurumenaren zaintza, desgaitasuna, elikadura osasuntsua eta garapen emozionala lantzen dituzte, besteak beste. Ataletan, aniztasuna eta generoen arteko rolen berdintasuna babesten dira.

"Ipuin Txiki, Soinu Handi" (Cuentazos con efectazos) saila, Señal Colombia eta LaPost Estudio ekoiztetxeen koprodukzioa da, eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu, horien artean, teknika mistoan egindako Telesail Onenaren Saria Kidscreen 2021 jaialdian, nazioarteko animazio industriaren ekitaldi garrantzitsuenean.

  • ;