eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Irai Mulak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta fluidoak aztertu dituzte 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, sukaldaritza desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Fluidoak aztertzea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Irai Mula izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitarteko erronka

Aste honetan, sukaldaritza erronka egin beharko dute kideek. Itsasnek baratzea egin du barazkiekin "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Itsasneren pausoak, atera argazkia egindakoari eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!