eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Elene Barandiaranek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta baratzea egin dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, marrazketa desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Baratzea egitea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Elene Barandiaran izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Abenduaren 2tik 10era bitarteko erronka

Aste honetan, marrazketa erronka egin beharko dute kideek. Belatzek kapela duen emakume bat marraztu du "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Belatzek emandako pausoei, atera argazkia marrazkiari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!