eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Bidali marrazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, emakumea kapelarekin marraztu behar duzu. Atera argazkia marrazkiari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, marrazketa erronka onartu beharko duzu. Belatzek emakume bat kapela elegantearekin marraztu du "Zuk zeuk egin" atalean. Argi ere saiatu da margolana egiten. Nola atera ote zaio?

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Belatzen bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Egin zure marrazkia eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitarterako erronkaren irabazlea

Joan den astean, sukaldaritza erronka egin zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Elene Barandiaran izan da irabazlea. Zorionak!