eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

"Amaren intxaurrak" ikuskizuna eta Gabonetako filmak, abenduko zubian, ETB3n

EITB

Abenduaren 6tik 8ra, programazio berezia egongo da ETB3n. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunak, Gabonetako filmak, "3 Ene Kantak" eta "Dave Spuden mundu kaskarra" marrazki bizidunen atal berriak izango dira ikusgai.

  • Abenduko zubiko programazioa

    Abenduko zubiko programazioa

Abenduaren 6tik 8ra, etxeko txikienei zuzendutako haur programazio berezia egongo da ETB3n. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Amaren intxaurrak" eta "Bizi dantza" emanaldiak, Gabonetako filmak, "3 Ene Kantak", "Dave Spuden mundu kaskarra" marrazki bizidunen atal berriak eta ohiko marrazki bizidunak izango dira ikusgai.

Abenduko zubian, Gabonetako filmak izango dira ikusgai 10:30 aldera. Astelehenean, Olentzero eta Amilaren sekretua; asteartean, Teresa eta Galtzagorri, eta asteazkenean, Pixi post eta opari emaileak.

Gainera, astelehen eta astearteko bazkalostean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da. Astelehenean, esaterako, pailazoen "Bizi dantza" ikuskizuna eskainiko da, eta asteartean, "Amaren intxaurrak". Hori guztia 15:30etik aurrera izango da.

Ikuskizunen ostean, Doraemonen filmak eskainiko dira: Doraemon eta mila eta bat abentura, Doraemon Txina zaharrean eta Doraemon eta Japoniaren sorrera.

"3 Ene Kantak" saioak ordutegi bera izango du. Goizekoa 08:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa, berriz, 20:00etan. Eguerdiko zorion agurren tarteak ere ordutegi bera izango du, 14:00etan eskainiko baita.

Halaber, gogoratu zuzenean jarrai ditzakezula Eneko, Argi, Urbi eta konpainiaren goizeko eta gaueko abenturak. Goizean, ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en; arratsaldean, ETB3n eta eitb.eus-en.

"Dave Spuden mundu kaskarra"ren atal berriak

Abenduaren 6an, 20:55 aldera, "Dave Spuden mundu kaskarra" marrazki bizidunen atal berriak estreinatuko dira. Halaber, euskarazko marrazki bizidunak ere ez dira faltako. Ohiko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua egun hauetan; "Ipuin Txiki, Soinu Handi", "Danger mouse", "Oum, izurde zuria", "% 100 Otso: ilargi-harriaren kondaira", "Helenaren eskola txikia" eta "Hirukiak" marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Hala ere, saio, telesail eta marrazki bizidun horiek guztiak eta gehiago 3 klubaren euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu, nahi duzunean eta zauden tokian zaudela: webgunean, app-an eta HbbTVan. "3 Ene Kantak", "Go!azen 8.0" eta beste hainbat marrazki bizidun eta saio ere ikus ditzakezu 3 klubaren YouTubeko kanalean. Animatu eta harpidetu zaitez!

Gogoratu ETB3ko programazioa eitb.eus-en kontsulta dezakezula!