eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Trash, piramide magikoaren kondaira", abenduaren 17tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den bederitzagarren filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak eta merchandising-a zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

1:41
Trash, piramide magikoaren kondaira

Trash, piramide magikoaren kondaira filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, abenduaren 17an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Pelikula hau izango da 2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den bederatzigarren film-luzea.

Kaxak, botilak, ontxiak... bertan behera uzten ditugu kalean, dendetan edo zubi azpietan. Eta ez ditugu gehiagotan gogoratzen.

Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea. Slimek beltz ikusten du etorkizuna, eta ez du ezerten sinesten, ezta piramide magikoaren kondairan ere. Kondaira horrek dio piramidea toki zoragarria dela, eta zabor guztiari bigarren aukera bat ematen diola. Bertan, hondakinez bizi berri bat hasten dute, eta galdutako erabilgarritasuna berreskuratzen dute.

Gau batean, ordea, Spark kutxa txiki bezain berezia azalduko da, eta Slimen bizimodua goitik behera aldatuko du. Abentura dibertigarrienetan murgilduta, kutxatxoa Slimi zerbait gogorarazten saiatuko da: batentzan zaborra dena, beste batentzat altxorra izan daiteke.

Luca della Grotta eta Franceso Dafano dira filmaren zuzendariak.

Zozketak, 3 klubeko kideentzat

Trash, piramide magikoaren kondairaren estreinaldiaren harira, zozketa bereziak antolatu ditu 3 klubak. Alde batetik, filmaren produktuez osatutako 15 opari-sorta zozkatuko ditugu egin dugun galdera zuzen erantzuten duten kideen artean. Sorta hurrengo produktuez osatuta dago: banbuzko mahai-tresnak, poltsa eta filmaren kartela. Parte hartzeko, hurrengo galdera zuzen erantzun beharko da: zein koloretako edukiontzian bota behar da kartoia?

Parte hartu merchandising-aren zozketan

Bestalde, filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Donostiako SADEn, Durangoko Zugaza zineman, Errenteriako Niessen zinemetan, Getxoko Getxo Zinemak zinemetan eta Iruñeko GOLEM La Morean.

Parte hartu sarreren zozketan