eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ALDIZKARI DIGITALA

3 klubaren 2021eko aldizkari digitala

EITB MEDIA

Urte osoan zehar antolatu ditugun ekimenei buruzko informazioa eta argazkiak aurkituko dituzue 3 klubeko aldizkari digitalean.

  • 2021eko 3 klubeko aldizkari digitalaren azala

    2021eko 3 klubeko aldizkari digitalaren azala

Urtero legez, urteari amaiera bikaina emateko, 2021eko aldizkari digital berezia prestatu dugu 3 klubeko kide zaretenontzat.

2021. urtea berezia bezain pozgarria izan da 3 klubeko kideontzat. Elkar ikusteko aukera izan dugu berriz ere, elkarrekin jolasteko eta kaleko ekitaldietan dibertitzeko gure 3 klubeko lagunekin batera.

Guztion artean aurrera eraman ditugu ekimenei buruzko informazioa bildu dugu aurten ere aldizkari digitalean: "Bizi EITB: 3 kluba" egin ahal izan dugu, eta Ikastolen Elkarteak antolatutako ekimenetan ere izan gara. Gainera, "3 Ene Kantak" saioak hirugarren denboraldiari ekin dio musikaz girotuta. Marrazki bizidunen eta telesailen estreinaldiak eskaini ditugu ETB3n eta 3 klubaren euskarrietan, eta horrez gain, "3 kluba" YouTube kanalean hainbat marrazki bizidun daude ikusgai. Aipatutakoaz gain, informazio gehiago aurkituko duzu gure aldizkarian!

Gure aldizkaria edozein tokitara eraman dezakezue, mugikorretan eta tabletetan ere ikus daiteke-eta.

Gogoratu 3 klubeko kideok hainbat abantaila eta opari izango dituzuela, eta baita doako sarrerak ere. Horregatik, ez galdu aukera eta egin zaitez 3 klubeko kide!