eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

PROGRAMAZIOA

Haur programazio berezia eskainiko da Gabonetan, ETB3n

EITB MEDIA

Eguberrietako opor garaian, "Hardball" telesailaren bigarren denboraldia eta "Gadget inspektorea" estreinatuko dira. Halaber, "Dave Spuden mundu kaskarra" eta "Doraemon" marrazki bizidunen atal berriak eta filmak eskainiko dira, besteak beste.

  • Gabonetako programazioa

    Gabonetako programazioa

Abenduaren 20tik aurrera, Gabonetako programazio berezia eskainiko du ETB3k etxeko txikienei zuzenduta. Besteak beste, "Hardball" telesailaren bigarren denboraldiaren eta "Gadget inspektorea" marrazki bizidunen estreinaldia, "Dave Spuden mundu kaskarra" eta "Doraemon" marrazki bizidunen atal berriak, Zinetxiki ekimeneko filmak nahiz film-luzeak eta '3 Ene Kantak' saioaren atal berriak izango dira ikusgai Eguberrietako oporraldian zehar.

"3 Ene Kantak" eta marrazki bizidunak

"3 Ene Kantak" goizeko saioaren ordutegian aldaketak izango dira. Goizeko programa 09:30ean hasiko da. Gainontzeko atalek ordutegia mantenduko dute: bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera; eta iluntzean, 20:00etan izango da eguneko bigarren hitzordua, Eneko, Argi, Urbi eta konpainiarekin, astelehenetik ostiralera.

"Gadge inspektorea" Gabonetan helduko da ETB3ra, eta, egunero, 15:00ak bueltan, inspektore bereziaren atalez gozatzeko aukera izango duzu. Halaber, 20:55 inguruan, "Dave Spuden mundu kaskarra"ren atal berriak eskainiko dira. 2022a hastearekin batera, "Doraemon"en atal berriak iritsiko dira ETB3ra nahiz 3 klubaren euskarrietara.

Abenduaren 27tik aurrera, berriz, "Hardball" telesailaren bigarren denboraldia estreinatuko da ETB3n.

"Go!azen 8.0" larunbatetan, 15:30ean, emango da eta Basakabiko lagunen abenturak gertutik jarraitu ahal izango dituzu. Horren ostean, telesailean abestutako kanten xehetasun guztiak emango dizkizu Ainhoa Urretabizkaiak.

Marrazki bizidunak eta telesailak ere ez dira faltako Gabonetako oporretan: "Ipuin Txiki, Soinu Handi", "Danger mouse", "Oum, izurde zuria", "Spirit, zaldi askea", "Sorgin baldarra", "Hirukiak", "Helenaren eskola txikia" eta beste hainbat marrazki bizidun ikusten igaro ditzakezu Gabon egunak.

Halaber, gogoratu eskura dituzula marrazki bizidun guztien atalak 3 klubaren aplikazioan eta euskarri digitaletan.

Animazio filmak eta Zinetxiki jaialdia

Egunero, animazio filmak ikusteko aukera egongo da ETB3n. Filmen lehen tartea goizeko 10:00ak aldera izango da. Nur eta herensugeen tenplua, Pixi Post eta opari emaileak, Mr. Link: jatorri galdua eta Elkano lehen mundu bira eskainiko dira, besteak beste.

Bigarren tartea, bestalde, arratsaldeetan,15:30ean hasiko da. Besteak beste, "Doraemon"en filmak, Animalia fantastikoak eta non aurkitu ditzakegun, Lur eta Amets oroimenaren ehizan, The Lego: Batman movie eta Itsasontziak! Erreskatean izango dira ikusgai.

Bestalde, abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra egingo da aurten Zinetxiki jaialdia, eta bertan parte hartzen duten hainbat pelikula emitituko dira ETB3n urtarrilaren 1ean eta 2an eta urtarrilaren 8an eta 9an, 10:00ak aldera.

Halaber, ETB3ko programazio zehatza eitb.eus webgunean kontsulta dezakezu.