eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

LEHIAKETA

Parte hartu Gabonetako marrazki lehiaketan, eta irabazi 3 klubaren opari-sorta!

EITB MEDIA

Bidali zure Gabonetako marrazkia! Gainera, marrazkia bidaltzen duten 3 klubeko kideen artean 3 klubaren opari-sorta zozkatuko dugu. Urtarrilak 8 izango da parte hartzeko azken eguna.

  • 3 klubaren opari-sorta

    3 klubaren opari-sorta

Gabonak iritsi dira! 3 klubean ere egun hauek modu berezi batean igaro nahi ditugu, eta horregatik, kideei zuzendutako Gabonetako marrazki lehiaketa antolatu dugu. Gabonekin lotura duen edozein marrazki bidal dezakezu: Olentzero, Mari Domingi, Errege Magoak, Gabonetako zuhaitza, argiak, opariak...

Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 8a izango da, eta parte hartzen duzuen guztien artean 3 klubaren opari-sorta zozkatuko dugu.

Zure marrazkiak gure webguneko "argazkiak" atarira igo behar dituzu. Gehienez ere, 10 argazki igo daitezke. Jasotzen ditugun marrazkiak webgunean egongo dira ikusgai.Horretaz gain, bideo berezi bat osatuko dugu jasotako marrazki guztiekin.

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da-eta! Kide egin orrian sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Animatu eta parte hartu! Zure marrazkien zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba