eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Nahia Martinezek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta paperezko izarra egin dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, sukaldaritza desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Paperezko izarra egitea izan da aste hauetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Nahia Martinez izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Gabonetako erronka

Gabonetan, sukaldaritza erronka egin beharko dute kideek. Itsasnek madalenak egin ditu "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Itsasnek emandako pausoei, atera argazkia madalenei eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!