eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Bidali zure madalenen argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Gabonetan, madalenak egin behar dituzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Gabonetan, sukaldaritza erronka onartu beharko duzu. Itsasnek madalenak egin ditu mikrouhinean "Zuk zeuk egin" atalean. Horretarako, legamia, txokolatezko zatitxoak, esnea, kakahuetea, agabe jarabea eta irina behar dituzu. Argik ere egin ditu, baina desagertu egin dira!

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Itsasneren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Egin zure madalenak eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Paperezko izarra erronkaren irabazlea

Joan den astean, eskulan erronka egin zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Nahia Martinez izan da irabazlea. Zorionak!