eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Itxaso Onsalo eta Amaia Garcia izango dira "Baserriko komeriak" kantaren protagonistak

EITB Media

Itxaso Onsalo eta Amaia Garcia trontzalari nafarrak "3 Ene Kantak" programaren "Baserriko komeriak" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusiko ditugu.

  • Itxaso Onsalo eta Amaia Garcia

    Itxaso Onsalo eta Amaia Garcia

"Baserriko komeriak" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Itxaso Onsalo eta Amaia Garcia trontzalariek hartuko dute parte bertan. Bi kirolari nafarrak kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen diren ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 31an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Dimako eskolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea, erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa 08:00etan, ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en, eta 20:00etan, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai astelehenetik ostiralera.