eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

19:30

Errege Magoen etorreraren ikuskizuna, gaur, ETB3n

EITB Media

"Gau magikoa" izeneko antzerki eta musika emanaldia egingo da Bilbao Arenan, eta Imanol Artola egongo da ETB3n kontakizuna egiten.

  • Bilboko Errege Magoen etorreraren artxiboko irudia

    Bilboko Errege Magoen etorreraren artxiboko irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.

Gaur, Errege Magoen etorreraren ikuskizuna eskainiko du ETB3k, 19:30etik aurrera. Izan ere, egunean zehar Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan egingo den "Gau magikoa" antzerki eta musika emanaldia telebistan ikusteko aukera ere izango da, arratsaldean.

Magia, ilusioa, umorea eta poza izango dira ardatz nagusiak. Errege Magoek jasotzen dituzten milioika kartak opari bihurtzeko erabiltzen duten makinak kalte bat edo beste jasan du Bilbora bidean, eta ez du funtzionatzen. Makina konpontzeko publikoaren laguntza beharko dute. Euskarazko zortzi kantuk gidatuko dituzte ikus-entzuleak makina berriro martxan jartzeko abenturan: "Elurra Teilatuan", "Kolore Kolore", "Zirkorrika", "Lan Rober Ran", "Do Re Mi", "Gure Animaliak", "Erregeak Datoz" eta "Maite Zaitut".

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak bertan behera utzi behar izan du Melchor, Gaspar eta Baltasarren ohiko kabalgata, pandemiari aurre egiteko prebentzio- eta segurtasun-arrazoiengatik. Kabalgataren ordez, pertsonaia magikoek "Gau Magikoa" ikuskizuna eskainiko dute, lau saiotan. Saio horietako bat ETB3n ikusteko aukera izango da, 19:30etik aurrera, eta Imanol Artola egongo da kontakizuna egiten.