eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Laida Lertxundik irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta madalenak sukaldatu dituzte 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, eskulan desafioa egin beharko dute kideek.

  • Laida Lertxundik eginiko madalenak

    Laida Lertxundik eginiko madalenak

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Madalenak sukaldatzea izan da aste hauetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Laida Lertxundi izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urtarrilaren 7tik 13rako erronka

Aste honetan, eskulan erronka egin beharko dute kideek. Zuzenek amets harrapakaria egin du "Zuk zeuk egin" atalean, eta zeurea egitera animatzen zaitu Argik.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Zuzenek emandako pausoei, atera argazkia madalenei eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!