eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Eneko Yarza izango da "Plisti plasta" kantaren protagonista

EITB Media

Eneko Yarza piraguista gipuzkoarra "3 Ene Kantak" programaren "Plisti plasta" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Eneko Yarza

    Eneko Yarza

"Plisti plasta" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Eneko Yarza piraguistak hartuko du parte bertan. Kirolari gipuzkoarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 14an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Gopegiko Gorbeia eskolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea, erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa 08:00etan, ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en, eta 20:00etan, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai astelehenetik ostiralera.