eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Ilargirantz", urtarrilaren 14tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den lehenengo filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

1:45
Ilargirantz

Ilargirantz filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, urtarrilaren 14an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. 2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den lehenengo film-luzea izango da honako hau.

Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia!

Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomeman haunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abentura, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta "lo dagoen" Hareaztatzaile jauna ezagutuko du.

Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietak Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.

Ali Samadi Ahadi da filmaren zuzendaria.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Ilargirantz filmaren estreinaldiaren harira, filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Donostiako Principen, Durangoko Zugaza zineman, Errenteriako Niessen zinemetan, Getxoko Getxo Zinemak zinemetan eta Iruñeko GOLEM La Morean.

Parte hartu sarreren zozketan