3kluba
IRABAZLEA
Nicolas Perezek irabazi du Gabonetako marrazki lehiaketa!
EITB MEDIA
141 marrazki jaso ditugu, eta parte-hartzaile guztien artean 3 klubaren opari-sorta zozkatu dugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
-
Nicolas Perezek eginiko marrazkia
Gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du 3 klubak 2021. urtea agurtzeko eta 2022ari ongietorria emateko. Parte hartu duten kide guztien artean 3 klubaren opari-sorta zozkatu dugu, eta Nicolas Perez izan da irabazlea. Zorionak! Sorta horretan 3 klubaren eta Ene Kantaken produktuak, Go!azen telesailaren posterra, Maya erlearen katilua eta musukoak eta beste hainbat produktu jasoko ditu Nicolasek.
Urtarrilaren 9an amaitu zen parte hartzeko epea, eta, guztira, 141 marrazki jaso ditugu lehenengo edizio honetan. Olentzero, Mari Domingi, Gabonetako zuhaitzak, elurretako panpinak eta beste hainbat gabon marrazki jaso ditugu. Margolan guztiak argitaratuta daude dagoeneko 3 klubaren webgunean.
Eskerrik asko lehiaketa honetan parte hartu duzuen guztioi! Artista hutsak zarete!