eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

June Egañak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta amets harraparia egin dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, esperimentuaren desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak"en kamiseta

    "3 Ene Kantak"en kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Amets harraparia egitea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta June Egaña izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Urtarrilaren 14tik 21erako erronka

Aste honetan, esperimentuaren erronka egin beharko dute kideek. "Zuk zeuk egin" atalean iodoak jakietan duen eragina aztertu dute, eta zeure esperimentua egitera animatzen zaitu Argik.

Orain, zure txanda da! Jarraitu bideoan emandako pausoei, atera argazkia esperimentuari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!