eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Haizene del Olmori egokitu zaio abenduan kide berrien artean zozkatutako saria

EITB MEDIA

Hilero zozkatuko dugu 3 klubeko opari sorta bat bazkide egiten direnen artean. Bazkide direnek ere, zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera bazkide berriak ekarriz gero.

  • 3 klubeko opari-sorta

    3 klubeko opari-sorta

Abenduan bazkide egin direnen artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatu dugu, eta Haizene del Olmo izan da irabazlea. Gure kamiseta eta diskoa, estutxea eta beste hainbat opari jasoko ditu Haizenek. Zorionak!

Halaber, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu hilero bazkide berrien artean. Ondorioz, urtarrilean zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek ere parte har dezakete zozketan

Gainera, lehendik bazkide direnek ere zozketan parte hartzeko aukera izango dute, klubera bazkide berriak ekarriz gero. Horretarako, kide berriaren datuak kide egin orrian sartzean, bere kide zenbakia ere sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan kide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu, PortAventura Parkera sartzeko, esaterako, helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze-egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak