eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Iparraldeko ikastolen festa

Astigarragako haurrak, Herri Urratsen aurkezpenean

EITB

La Troba Kung Fu talde kataluniarrak, Danba taldearekin batera, egin du "Elkartuz zabaldu" 2012ko Herri Urratseko abestia. Astigarragan egin zuten aurkezpena bertako ikastolako haurrekin.

03:08
Herri Urratsen aurkezpena, Astigarragan

Astigarragako ikastolako haurrek hartu dute parte 2012ko Herri Urratseko abestiaren aurkezpen ekitaldian. "Elkartuz zabaldu" du izena abestiak eta Kataluniako La Troba Kung Fu taldeak egin du, Danba taldekoen laguntzarekin.

Luis Gurrutxagak Astigarragako haurren parte hartzea jaso zuen Hiru3 komunitateari utzitako bideo honetan.

Maiatzaren 13an egingo da aurtengo Herri Urrats, ohikoa den bezala, Senpereko lakuaren inguruan.