eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ABANTAILAK

Hainbat gune bisitatzeko doako sarrerak jasoko dituzte 3 klubeko bazkideek, 2022an

EITB MEDIA

Doan joan ahal izango dira 3 klubeko kideak Eureka! Zientzia museora, Urdaibai Bird Center-era, Itsasmuseum Bilbaora, Pozalaguako kobara, Hontza museora eta BBK Karpin Faunara.

  • 3 klubeko kideak doan sartu ahal izango dira museo hauetara

    3 klubeko kideak doan sartu ahal izango dira museo hauetara

Beste urte batez, hitzarmenak berritu ditu EITBk Eureka! Zientzia museoarekin, Urdaibai Bird Center-ekin, Itsasmuseum Bilbaorekin, Pozalaguako kobarekin, Hontza museoarekin eta BBK Karpin Faunarekin. Horrenbestez, 3 klubeko bazkide guztiei aipatutako leku horietara doan joan ahal izateko sarrerak oparituko dizkiegu.

3 klubeko kideek posta elektronikoan mezu bat jasoko dute Eureka! Zientzia museoko, Urdaibai Bird Center-eko, Itsasmuseum Bilbaoko, Pozalaguako kobako eta Hontza museoko kupoiekin. Horiek moztu eta dagokion museoko sarreran erakutsi beharko dira. Han, haurren sarrera bat doan jasoko dute; betiere, heldu baten sarrera erosita. Berrikuntza modura, 3 klubeko txartela ere aurkeztu ahalko da dagokion txarteldegian, abantaila horietaz gozatzeko.

Halaber, aurten, BBK Karpin Faunako sarrera doan eskuratzeko, erreserba online egin behar da. Horregatik, 3 klubeko kideek mezu bat jasoko dute helbide elektronikoan, Karpineko doako sarrera eskuratzeko jarraibideekin.

Kontuan izan, gune bakoitzera joateko sarrera bakarra jasoko dutela kideek opari. 3 klubeko kide bazara, eta ez badituzu zure kupoiak jaso, jarri harremanetan 3 klubarekin 3kluba@eitb.eus helbide elektronikora idatzita. Eskaintza guztiek 2022ko abenduaren 31ra arte balio dute.

Museoei buruzko informazioa

- Eureka! Zientzia museoa: Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da. Museoak erakusketa iraunkorra izateaz gain, azken belaunaldiko Panetarium 3Da ere badago. Azken hau oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.

- Urdaibai Bird Center: Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatzen da, Gautegiz Arteagan zehazki. Naturaren museo bizia da eta hegaztiez eta horiek migrazioez gozatzeko aukera ematen du. Zentroan bertan, ikerketa taldeak biltzen dira eta horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko bihurtzen dira.

- Itsasmuseum Bilbao: Bilbon kokatuta dagoen museo honek bisitariei Bizkaiko eta bere hiriburuko kultura eta itsas ondareak ezagutzeko esperientzia paregabea eskaintzen die. Erakusketa iraunkorrez eta aldi baterako erakusketez gozatzeko aukera ederra dago bertan.

- Pozalaguako koba: 62. urteurrena ari da ospatzen Karrantzan dagoen kobazulo hau. Historia handia duen kobazuloa da. Aurkikuntzaren ostean, mineral-erauzketa lekualdatu zuten kobazuloko formazioak ez kaltetzeko eta 1976an harrobia behin betiko ixtea erabaki zuen Karrantzako Udalak. Dena den, egokitze lanak egin ondoren, jendaurrera ireki zuten 1991ean.

- Hontza museoa: urte batzuk itxita egon ostean, 2014an ireki zituen ateak Mañarian. Enrike Huertak bizitza osoa eman du munduko bost kontinenteetako maskorrak eta itsas-barraskiloak biltzen. Gaur egun, identifikatutako 38.000 ale gordetzen dira museoan, baina bilduma egunetik egunera handitzen doa.

- BBK Karpin Fauna: beraien inguru naturalean bizi ezin diren animalia basatientzako gunea da. Inguru pareabean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Guztira, 55 espezietako 450 animalia baino gehiago bizi dira bertan.

Abantaila gehiago, 3 klubeko kideentzat

3 klubeko kide izateak abantailak baino ez ditu. Doako sarrerak eskuratzeaz gain, 3 klubak antolatzen dituen zozketa guztietan har dezakezu parte eta hurrengo opariak eskuratu: "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta, Ibaizabal argitaletxearen liburuak, pelikulak ikusteko sarrerak eta merchandising-a, besteak beste.

Bestalde, zure urtebetetze egunean ere zorionduko zaitugu. Horretarako, beranduenez, zure urtebetetze eguna baino 20 egun lehenago zure urtebetetze argazkia igo behar duzu gure webguneko zorionak atalera. Modu horretan, dagokion asteko bideoarekin zorionduko zaitugu zure egunean.

3 klubeko kide egiteak ere saria izan dezake. Hilabete bakoitzean kide egiten direnen artean, 3 klubeko opari sorta zozkatuko baitugu. Hala ere, dagoeneko kide direnek ere zozketa honetan parte hartzeko aukera dute kide berriak gurera ekarrita.

Beraz, badakizu! Abantailarik galdu nahi ez baduzu, egin zaitez 3 klubeko kide! Animatu, zure zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba