eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gaztetxoen talentu-lehiaketa

Izar Bila, lehiaketa berria, Hiru3 komunitatean

Hiru3

Abesten, graffitiak egiten, breakdancean, saskiratzeetan edo beste zerbaitetan artista eta 15 urtetik beherakoa bazara, Izar Bila da zure lehiaketa. Saria bidaia bat izango da!

  • Izar Bila lehiaketa

    Izar Bila lehiaketa

Izar Bila izeneko lehiaketa berria jarri du martxan Hiru3 komunitateak. 15 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako talentu lehiaketa da eta abesten, dantzan, musika tresnaren bat jotzen, graffitiak egiten,saskiratzeak egiten, skatean, trialean, magia egiten edota beste edozein ekintzatan trebeak diren haur eta gaztetxoak bilatzen ditugu. Irabazleak bidaia bat eskuratu ahal izango du.

Lehiaketaren gaia librea izango da; edozein ekintzatan iaioak diren haur eta gaztetxoek hartu dezakete partetalentuen lehiaketa honetan. Abestu, dantza egin edota musika tresnaren bat jotzea izan ohi dira saio ohikoenak mota honetako lehiaketetan. Baina Izar Bilan edozein saio onartuko da: breakdance, malabareak, magiasaioa, saskiratzeak, skate, bizikleta-triala, antzeztu, poesia errezitatu, graffitiak egin edo parte hartzaileei bururatzen zaien edozein saio mota.

Parte hartzea
Parte hartzeko bideo bat igo beharko da Hiru3 komunitatearen atarian apirilaren erdian jarriko den webgune berezian. Bideo horretan, parte hartuko duen haurra edo taldetxoa agertu beharko da iaioa den saio hori egiten. Bideoak bost minutuko iraupena izango du gehienez.

Lehiaketan parte hartuko duten haur guztien bideoak Hiru3ren atarian egongo dira eskegita.

Jarraian, botazio fasea hasiko da. Epaimahai batek jasotako bideo guztien artetik 15 aukeratuko ditu eta Hiru3ko kideek horietatik gehien zein gustatzen zaien adierazi ahal izango dute euren botoarekin. Boto gehien jasoko dituzten bost parte-hartzaileak finalera pasako dira.

Finala
Hiru3 jaian, ekainaren 16an, jokatuko da finala. Boto gehien jaso dituzten bost parte-hartzaileek bertan, zuzenean, erakutsi beharko dute euren talentua. Eta han bilduta dauden ikusleek erabakiko duten nor den onena txaloen bidez. Txalo neurgailu bat egongo eta haren arabera txalo gehienjasotzen dituenak irabaziko du sari nagusia.

Sariak
Sari nagusia bidaia bat izango da. Horrez gainera, botoa emango duten Hiru3ko kide guztien artean ODYS MC-A8 markako bost bideokamera zozkatuko dira.

Lehiaketari buruzko informazio guztia Hiru3 komunitatean jarriko den Izar Bilaren webgune berezian argitaratuko da.