eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Aimar Ugartek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta jakiak aztertu dituzte 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, marrazketa desafioa egin beharko dute kideek.

  • Aimar Ugartek egindako esperimentua

    Aimar Ugartek egindako esperimentua

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Jakiak aztertzea izan da azken asteetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Aimar Ugarte izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Marrazketa erronka

Datozen egunetan, marrazketa erronka egin beharko dute kideek. "Zuk zeuk egin" atalean landare haragijalea marraztu du Belatzek, eta zeure marrazkia egitera animatzen zaitu Argik.

Orain, zure txanda da! Jarraitu bideoan Belatzek emandako pausoei, atera argazkia margolanari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!