3kluba
Zozketa
Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2022an ere 3 klubeko kideek
EITB MEDIA
Ibaizabal argitaletxearen eskutik, 3 klubak liburuak zozkatuko ditu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkideen artean.
-
Ibaizabal argitaletxearen liburuak
3 klubeko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten kideen artean. Bi irabazle egongo dira aurten ere, eta adinaren araberako liburu bat edo liburu-sorta jasoko dute.
Behin zozketa eginda, irabazleek aurretik adostutako EITBren edoizein egoitza jaso beharko dituzte liburuak: Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Iruñean. Behin egoitza zehaztuta, hilabeteko epea egongo da horiek jasotzeko.
3 klubeko bazkide ez direnek hemen eman dezakete izena. Horrela, zozketetan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat abantailaz gozatu ahalko dute.
Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:
- Zenbat aldiz egiten du Kizkur ardiak bee? (1-2 urte) (Soinuak ditu bilduma)
- Xaxi eta jaka gorri-gorria (3-4 urte) (Albumak bilduma)
- Jak txikiena (3-4 urte) (Albumak bilduma)
- Altzearen liburubusa (5-6 urte) (Albumak bilduma)
- Nire ohe azpiko maitagarria (5-6 urte) (Albumak bilduma)
- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)
- Goliat eta izarrak (7-8 urte) (Garalar maralar bilduma)
- Siberiako neskatila ausarta (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)
- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)
- Itsas azpiko sekretua (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)
- J. Smithen altxorra (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)
- Leihoko neska (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)
- Besteak ez bezalakoa (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)
- Antipodak (13-14 urte) (Ekin bilduma)
Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu hilabete bakoitzaren amaieran.
Eta ez ahaztu 3 klubaren ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.