eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Asier Burguete izango da "Gaizki eginez ikasten da" kantaren protagonista

EITB Media

Asier Burguete "Go!azen" telesaileko aktorea "3 Ene Kantak" programaren "Gaizki eginez ikasten da" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Asier Burguete

    Asier Burguete

"Gaizki eginez ikasten da" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Asier Burguete  "Go!azen" telesaileko aktoreak hartuko du parte bertan. Artista gipuzkoarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 11n, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Erronkariko Julian Gayarre ikastetxean izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai 08:00etan eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.