eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Lur Amarikak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta landare ontzi zintzilikaria egin dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, sukaldaritza desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Landare ontzi zintzilikaria egitea izan da azken asteko desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Lur Amarika izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Sukaldaritza erronka

Datozen egunetan, sukaldaritza erronka egin beharko dute kideek. "Zuk zeuk egin" atalean txokolatezko donutak egin ditu Itsasnek. Argik ere egin ditu, baina non daude? Zeureak bidaltzera animatu zaitu!

Orain, zure txanda da! Jarraitu Itsasnek emandako pausoei, atera argazkia donutei eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!