eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Kozinatu txokolatezko donutak eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, sukaldaritza erronka onartu behar duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, sukaldaritza erronka onartu beharko duzu. Txokolatezko donutak egin ditu Itsasnek "Zuk zeuk egin" atalean. Argik ere egin ditu bereak, baina nork jan ditu? Horregatik, zeureak egitera animatu zaitu!

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Itsasneren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Horretarako kakahuete krema, txokolate beltza, bi sagar, moldetxoak, txokolate zuria eta esnea behar dituzu. Egin zure donutak eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Landare ontzi zintzilikaria erronkaren irabazlea

Joan den astean, eskulan erronka bota zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen arteanLur Amarika izan da irabazlea. Zorionak!