eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Ainbo: Amazoniako gerraria", otsailaren 25etik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den bigarren filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

2:25

Ainbo: Amazoniako gerraria filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, otsailaren 25ean, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. 2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den bigarren film-luzea izango da honako hau.

Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. Ainbo heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Jose Zelada eta Richard Claus dira filmaren zuzendariak.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Ainbo: Amazoniako gerraria filmaren estreinaldiaren harira, filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 14 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Donostiako SADE zinemetan, Durangoko Zugaza zineman, Errenteriako Niessen zinemetan, Getxoko Getxo Zinemak zinemetan eta Iruñeko GOLEM La Morean.

Parte hartu sarreren zozketan