eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema

‘The Wish Fish’, arraina jaten ikasteko pelikula

A.A.

Apirilaren 27an iritsiko da zinema-aretoetara Baleuko etxearen azken proiektua. Opil arrainik gustatzen ez zaion mutikoa da protagonista. Baina amak asmatuko du zer egin, arraina jaten ikasi dezan.

  • The Wish Fish pelikularen kartela

    The Wish Fish

Apirilaren 27an iritsiko da zinema-aretoetara, The Wish Fish, haurrak arraina jatera bultzatuko dituen pelikula. Baleuko etxearen azken animazio filma da hau eta Opil du protagonista, arrainik gustatzen ez zaion mutikoa.

Halako batean, amak ideia bat izango du eta asmatuko du zer egin, haurrak arraina jan dezan: desioak betetzen dituen arraina prestatuko dio. Orduan hasiko dira Opil gaztetxoaren arazoak!

Indiako produkzio etxe batekin batera aritu da lanean Baleuko etxeko lantaldea proiektu hau aurrera atera ahal izateko. Ivan Oneka eta Gorka Vazquez dira zuzendariak eta Malagako jaialdian aurkeztu dute aste honetan bertan. Madrilen ere egin dute aurkezpena. Laster, gure zinema-aretoetan izango dugu.