eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Maite Perurena izango da "Askotan erabili" kantaren protagonista

EITB Media

Maite Perurena diseinatzaile nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Askotan erabili" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Maite Perurena

    Maite Perurena

"Askotan erabili" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Maite Perurena diseinatzaileak hartuko du parte bertan. Diseinatzaile nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 25ean, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Berrobiko eskola txikian egongo da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai, 08:00etan, eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.