eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gaztetxoentzako lehiaketa

Hartu parte Izar Bila talentu lehiaketan!

Hiru3

Abesten, graffitiak egiten, breakdance dantzatzen edo beste zerbaitetan artista bazara, igo zure bideoa!

  • Izar Bila lehiaketa

    Izar Bila lehiaketa

Hasi da Izar Bila talentu lehiaketan parte hartzeko epea! 14 urte edo gutxiago badituzu eta abesten, dantzan, musika tresnaren bat jotzen, graffitiakegiten,saskiratzeak egiten, skatean, trialean, magia egiten edota besteedozein ekintzatan trebea baldin bazara, hartu parte Hiru3 komunitatearen lehiaketa berrian! Bidaia bat irabazi ahal izango duzu.

Lehiaketaren gaia librea izango da; edozein ekintzatan iaioak diren haur eta gaztetxoek hartu dezakete parte talentuen lehiaketa honetan. Abestu, dantza egin edota musika tresnaren bat jotzea izan ohi dira saio ohikoenak mota honetako lehiaketetan. Baina Izar Bilan edozein saio onartuko da: breakdance, malabareak, magiasaioa, saskiratzeak, skate, bizikleta-triala, antzeztu, poesia errezitatu, graffitiak egin edo parte hartzaileei bururatzen zaien edozein saio mota.

Parte hartzea
Parte hartzeko bideo bat igo beharko da Hiru3 komunitatearen atarian apirilaren erdian jarriko den webgune berezian. Bideo horretan, parte hartuko duen haurra edo taldetxoa agertu beharko da iaioa den saio hori egiten. Bideoak bost minutuko iraupena izango du gehienez.

Lehiaketan parte hartuko duten haur guztien bideoak Hiru3ren atarian egongo dira eskegita.

Jarraian, botazio fasea hasiko da. Epaimahai batek jasotako bideo guztien artetik 15 aukeratuko ditu eta Hiru3ko kideek horietatik gehien zein gustatzen zaien adierazi ahal izango dute euren botoarekin. Boto gehien jasoko dituzten bost parte-hartzaileak finalera pasako dira.

Finala
Hiru3 jaian, ekainaren 16an, jokatuko da finala. Boto gehien jaso dituzten bost parte-hartzaileek bertan, zuzenean, erakutsi beharko dute euren talentua. Eta han bilduta dauden ikusleek erabakiko duten nor den onena txaloen bidez. Txalo neurgailu bat egongo eta haren arabera txalo gehienjasotzen dituenak irabaziko du sari nagusia.

Sariak
Sari nagusia bidaia bat izango da. Horrez gainera, botoa emango duten Hiru3ko kide guztien artean ODYS MC-A8 markako bost bideokamera zozkatuko dira.

Lehiaketari buruzko informazio guztia Hiru3 komunitatean jarriko den Izar Bilaren webgune berezian argitaratuko da.