eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Unai Laso izango da "Pandatxo" kantaren protagonista

EITB Media

Unai Laso pilotari nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Pandatxo" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Unai Laso

    Unai Laso

"Pandatxo" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Unai Laso pilotariak hartuko du parte bertan. Pilotari nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, martxoaren 4an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Amezketako eskolan egongo da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai, 08:00etan, eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.