eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Hodei Ansolak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta txokolatezko donutak egin dituzte 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, margolan desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Txokolatezko donutak egitea izan da azken asteko desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Hodei Ansola izan da irabazlea. Zorionak!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Margolan erronka

Datozen egunetan, margolan erronka egin beharko dute kideek. "Zuk zeuk egin" atalean loreontzia marraztu du Belatzek. Argik ere bere margolana egin du, eta zeurea bidaltzera animatu zaitu!

Orain, zure txanda da! Jarraitu Belatzek emandako pausoei, atera argazkia marrazkiari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!