3kluba
LEHIAKETA
Amaia Fernandezek irabazi du inauterietako argazki lehiaketa
EITB MEDIA
Amaia margolariz mozorrotu da, eta berak eskuratu du 3 klubaren opari sorta. Zorionak, Amaia, eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
-
Amaia Fernandez
Aurten inauteriak ospatu dira eta 3 klubeko kideak mozorrotu zarete! Horregatik, beste urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Aurtengoan ere, 200 argazki baino gehiago jaso ditugu. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da, eta bidali dizkiguzuen argazki guztiak galeria batean argitaratu ditugu 3 klubaren webgunean, zein baino zein politago.
Era askotako mozorroak ikusi ditugu: marrazki bizidunetako pertsonaiak, pailazoak, printzesak, piratak, superheroiak, sorginak, suhiltzaileak, euskal mitologiako pertsonaiak, animaliak… Hori da hori irudimena zuena!
Argi dago primeran pasa duzuela. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik!
Webgunean, jarri ditugu argazki guztiak. Sar zaitezte, eta ikusi zein dotore zaudeten! Halaber, jasotako argazki guztiekin bideo bat egingo dugu, eta 3 klubaren euskarrietan izango da ikusgai.
3 klubeko opari sorta, irabazleentzat
Inauterietako argazki lehiaketan parte hartu duten bazkide guztien artean 3 klubeko opari sorta zozkatu dugu eta Etxebarriko Amaia Fernandez izan da irabazlea. Margolariz mozorrotu da.

Amaia Fernandez
3 kluba irabazlearekin jarriko dira harremanetan oparia jasotzeko xehetasunak zehazteko.
Zorionak, Amaia eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!