eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Ihitz Iriart izango da "Bilibili bonbolo" kantaren protagonista

EITB Media

Ihitz Iriart abeslari eta kultur ekintzaile zuberotarra "3 Ene Kantak" programaren "Bilibili bonbolo" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Ihitz Iriat

    Ihitz Iriat

"Bilibili bonbolo" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Ihitz Iriartek hartuko du parte bertan. Abeslari eta kultur ekintzaile zuberotarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, apirilaren 1ean, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Gasteizko Aldaialde ikastetxean egongo da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai, 08:00etan, eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.