eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

Haur programazio berezia, Aste Santuan eta Pazko Astean, ETB3n

EiTB

Aste Santuan, "Mustangs miragarriak" telesaila eta "Milo" marrazki bizidunak estreinatzeaz gain, "3 Ene Kantak" saioa eta "Irabazi arte!" telesaila zein hainbat pelikula berri izango dira ikusgai ETB3n.

  • Aste Santuko programazioa

    Aste Santuko programazioa

Apirilaren 11tik aurrera, Aste Santuko eta Pazko asteko programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzenduta. Besteak beste, "Mustangs miragarriak" telesailaren eta "Milo" marrazki bizidunen estrenaldiak, "Otsoko" marrazki bizidun berrien atal berriak eta "3 Ene Kantak" izango dira ikusgai bi astez.

"3 Ene Kantak", "Irabazi arte!" eta "Mustangs miragarriak"

Aste Santuko oporraldiko bi asteetan, aldaketak izango dira "3 Ene Kantak" saioaren ordutegian. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:00etan izango da eguneko bigarren hitzordua, astelehenetik ostiralera, Eneko, Nere, Urbi eta konpainiarekin.

Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, "Irabazi arte!" telesaila eskainiko da, eta larunbat eguerdietan, "Mustangs miragarriak" telesailaren atal berriak izango dira ikusgai ETB3n eta eitb.eus-en.

Euskarazko marrazki bizidunak ere ez dira faltako. Apirilaren 11tik aurrera, gainera, "Milo" eta "Otsoko" marrazki bizidun berriak ikusteko aukera egongo da. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua bi aste hauetan: "Polly Pocket", "Gadget inspektorea", "Dora esploratzailea" eta "Maya erlea" marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Hala ere, saio, telesail eta marrazki bizidun hauek guztiak 3 klubeko euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu: webgunean, app-an eta HbbTV telebista konektatuetan.

Animazio filmak

Astero, sei egunetan, animazio filmak eta ikuskizunak euskaraz ikusteko aukera egongo da ETB3n arratsaldeetan, 15:30etik aurrera. Gainera, lau pelikula estreinatuko dira: Suarekin jolasean, Mia eta lehoi zuria, Nobita jenioaren globoa gidatutako jolas-parkea eta Piramideen misterioa: Egiptoko abentura. Hauek dira datozen bi asteetan ETB3n eskainiko diren filmak eta ikuskizunak:

- Apirilak 11: Ernest eta Celestine

- Apirilak 12: Tximinoen erresuma

- Apirilak 13: Valhallako kondaira, Thor

- Apirilak 14: Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Amaren intxaurrak

- Apirilak 15: Txirri Mirri eta Txiribiton: Bart non ote nintzen ni?

- Apirilak 16: Suarekin jolasean (estreinaldia)

- Apirilak 17: Gazte harrigarria T.S. Spivet

- Apirilak 18: Paperezko hegazkinak

- Apirilak 19: Ardiak eta otsoak

- Apirilak 20: Doraemon, ehun milako bidaia lurpetik eta Nobitaren espresa eta tren ehiztari misteriotsua

- Apirilak 21: Doraemon, robokatuak robotxakurren aurka  eta Doraemon inurri 10eko ihes handia

- Apirilak 22: Nobita jenioaren globoa gidatutako jolas-parkea (estrenaldia) eta Piramideen misterioa: Egiptoko abentura (estreinaldia)

- Apirilak 23: Suarekin jolasean

- Apirilak 24: Mia eta lehoi zuria (estrenaldia)