eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Amaia Olano izango da "Asteko egunak" kantaren protagonista

EITB Media

Amaia Olano abeslari eta irakasle nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Asteko egunak" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Amaia Olano

    Amaia Olano

"Asteko egunak" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Amaia Olanok hartuko du parte bertan. The Trikiteens taldearen abeslari ohia kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, apirilaren 29an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Iruñeko Arrotxapea auzoko Patxi Larrainzar ikastetxean egongo da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai, 08:00etan, eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.