eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Talentu lehiaketa

Costa Dauradan oporrak eta Port Aventurara sarrera, Izar Bilako sariak

A.A.

15 urte baino gutxiago badituzu eta edozein disziplinatan artista bazara, grabatu zure bideoa eta igo Izar Bila lehiaketara. Maiatzaren 14 arteko epea daukazu parte hartzeko!

  • Izar Bila lehiaketa

Izar Bila lehiaketak sari potoloak emango ditu. Irabazleak Costa Dauradan aste beteko oporraldia irabaziko du, eta baita Port Aventura parkerako bi egunetarako sarrera ere. Hiru3 komunitateko talentu lehiaketan edozein disziplinatan abilak diren haur eta gaztetxoek har dezakete parte (abesten, dantzan, skatean, breakdancen, trialean...). Horretarako nahikoa da etxean bideo bat grabatzea eta eitb.com-en dagoen Izar Bilaren orrira igotzea. Maiatzaren 14a arteko epea dago bideoak bidaltzeko.

Sari bat baino gehiago banatuko dira lehiaketan. Irabazleak lau lagunentzako (2 heldu eta 2 haur) aste beteko egonaldia irabaziko du Costa Dauradan eta baita bi egunetarako Port Aventura Parkerako sarrera ere. Guztia Eroski Bidaiaken eskutik.

Talentu lehiaketa honetan jasoko diren bideo guztien artean, 15 aukeratuko ditu epaimahai batek botazio faserako. Maiatzaren 21etik ekainaren 6a arte, Hiru3ko kideek bideo horietatik zein gustatzen zaien adierazi ahal izango dute Hiru3ren webean egingo den botazioan. Boto gehien jasoko dituzten bost parte-hartzaileak finalera pasako dira.

Finala Hiru3 jaian egingo da, ekainaren 16an Bilboko La Casillan. Bertara iritsitako bost partehartzaile gazteek zuzenean erakutsi beharko dute euren talentua. Eta La Casillan bildutako ikusleek erabakiko duten nor den onena, euren txaloen bidez. Emanaldi bakoitzari emango zaion txalo zaparrada neurtuko duen gailu bat jarriko da Hiru3 jaian, Costa Dauradako egonaldia nork irabaziko duen zehazteko.

Irabazlearentzako sariaz gainera, beste hainbat sorpresa ere emango ditu Izar Bila lehiaketak. Besteak beste, botoa emango duten Hiru3ko kideen artean, ODYS MC-A8 markako bost bideo-kamera zozkatuko dira.