eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Roberto Martinez "Tiko" izango da "Akromata naiz" kantaren protagonista

EITB Media

Roberto Martinez "Tiko" futbolari ohia "3 Ene Kantak" programaren "Akromata naiz" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Tiko

    Tiko

"Akromata naiz" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Roberto Martinez Tikok hartuko du parte bertan. Besteak beste, Osasuna eta Athletic taldeetako futbolari ohia kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, maiatzaren 13koan, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Burlatako Ermitaberri eskolan egongo da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea erabiliz, hainbat gai landuko dituzte haurrekin, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai, 08:00etan, eta ETB3n eta eitb.eus-en, berriz, 20:00etan, astelehenetik ostiralera.