eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Izar-bila

Izar-bila

Izar-bila

Talentuen lehiaketa

Bideoak jasotzeko epea luzatu dugu Izar Bila lehiaketan!

A.A.

Maiatzaren 23 arteko epea daukazue, lehiaketa honetan parte hartu eta Costa Dauradan oporraldia irabazi ahal izateko.

  • Izar Bila

Izar Bila Hiru3ko talentuen lehiaketan parte hartu eta bideoak bidaltzeko epea luzatu egin da: maiatzaren 23a arte arituko gara Euskal Herriko gaztetxoen bideoak jasotzen. Lau lagunentzako aste beteko oporraldia Costa Dauradan eta Port Aventura parkerako bi egunetarako sarrerak daude jokoan.

Hainbat erabiltzailek egindako eskakizunari jarraituz, luzatu dugu parte hartzeko epea Izar Bila lehiaketan. Ondorioz, botazio fasearen datak ere aldatu egin dira. Honako hauek dira orain:

Maiatzaren 23 arte, bideoak jasotzeko epea.
Maiatzaren 24tik ekainaren 7ra, Hiru3ko kideek euren gustuko bideoari botoa eman ahal izango diote eitb.com atariaren bidez.
Ekainaren 16an, finala Hiru3 Jaian, Bilboko La Casilla pabilioian.

Lehiaketan edozer gauzatan abilak diren haurrek har dezakete parte. Ekintza batzuk aipatzearren: abesten, dantzan, musika jotzen, graffitiak egiten, breakdancean, saskiratzeak egiten, trialean, skatean, malabareak egiten, edo norberari bururatzen zaion beste edozein gauzatan.

Sariak potoloak dira. Irabazleak lau lagunentzako aste beteko egonaldia irabaziko du Costa Dauradan eta, gainera, bi egunetarako Port Aventura parkerako sarrerak. Botazio fasean parte hartuko duten Hiru3ko kideen artean, aldiz, bost bideo-kamera zozkatuko dira.

Informazio gehiago Izar Bila lehiaketako oinarrietan.