eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Senpereko aintziran

Haurrentzako egitarau zabala, igandean, Herri Urratsen

Iparraldeko ikastolen aldeko jaian izango dira, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak eta Oreka zirkoa.

01:24
'Elkartuz zabaldu', aurtengo Herri Urrats-en leloa

Datorren igandean ospatuko da Herri Urrats 2012, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, ohi bezala, Senpereko lakuan. Urtero legez, hamaika ekitaldi izango dira antolakuntzak prestaturiko bost guneetan: Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren Xokoa.

Azken gune hori bereziki haurrei zuzenduta dago eta animazio edo joko guztiak doan izango dira. Miarritzeko Oreka Zirkoak emango dio hasiera egunari 10:00etan. Segidan, Kultura Plazara ekitaldia, bertso saioa eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen emanaldia izango dira. 14:30ean kirol egokituak ezagutzeko aukera izango dute haurrek eta arratsaldeko hiruretan buruhandiak aterako dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek prestaturiko flash mob delakoa izango da haurren guneko azken ekitaldia. Halaber, Zuberoako ikastoletako ikasle ohiek prestatutako maskarada hasiko da Gipuzkoa gunetik 11.00etan eta ibilbide guztian zehar erakutsiko dute ikuskizuna.

Igandean Herri Urratsen bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioan berrikuntza lanak egiteko erabiliko da.

Datorren igandean ospatuko da Herri Urrats 2012, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, ohi bezala, Senpereko lakuan. Urtero legez, hamaika ekitaldi izango dira antolakuntzak prestaturiko bost guneetan: Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren Xokoa. Azken gune hori bereziki haurrei zuzenduta dago eta animazio edo joko guztiak doan izango dira. Miarritzeko Oreka Zirkoak emango dio hasiera egunari 10:00etan. Segidan, Kultura Plazara ekitaldia, bertso saioa eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen emanaldia izango dira. 14:30ean kirol egokituak ezagutzeko aukera izango dute haurrek eta arratsaldeko hiruretan buruhandiak aterako dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek prestaturiko flash mob delakoa izango da haurren guneko azken ekitaldia. Halaber, Zuberoako ikastoletako ikasle ohiek prestatutako maskarada hasiko da Gipuzkoa gunetik 11.00etan eta ibilbide guztian zehar erakutsiko dute ikuskizuna. Igandean Herri Urratsen bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioan berrikuntza lanak egiteko erabiliko da.