eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Batzen gaituzten emozioak

EITBren 3 kluba eta "3 Ene Kantak" Euskal Eskola Publikoaren jaian izango dira igande honetan, Bastidan

EITB Media

4. gunean (Toloño) izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "3 Ene Kantak" emanaldia eskainiko du EITBk 13:30ean, eta Antxus maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle da beste behin ere.

  • "3 Ene Kantak" Euskal Eskola Publikoaren Jaian izango da

    "3 Ene Kantak" Euskal Eskola Publikoaren Jaian izango da. EITB Media

Hazitik Gora! lelopean, igande honetan, ekainak 5, ospatuko da 2022ko Euskal Eskola Publikoaren jaia, Bastidan, eta EITBk txoko berezia izango du 4. gunean (Toloño). Han kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan 11:00etatik 18:00etara.

Horrez gain, 13:30ean, "3 Ene Kantak" ikuskizuna eskainiko du EITBk; eta, gainera, etxeko txikienek parada izango dute Antxus maskotarekin argazkiak ateratzeko. Egunean zehar hitzordu ezberdinak izango dira Antxusekin egon eta elkarrekin argazkiak egiteko. Irudi horiek 3 klubaren webgunean argitaratuko dira.

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Herri Urratsen

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Euskal Eskola Publikoaren Jaian

Batzen gaituzten emozioak

Ohi bezala, EITB Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle eta bidelagun izango da, beste behin ere, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean. Han izango dira Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Euskal Telebistako informatiboak, eta eitb.eus-ek ere emango du jaiaren berri egunean zehar.

Bi urteren ostean, pandemiak eragindako mugarik gabe elkartzeko aukera izango da berriz ere aurtengo jaian, eta egoera horrek dakarren ilusioaren isla eta igorle izan nahi du EITBk, batzen gaituzten emozioen bilgune eta isla.