eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2012/05/16

15:42

3kluba

Teknologia eta hezkuntza

Zuzenean emango dugu Bilboko Scratch Eguna Hiru3 atarian!

Larunbat honetan, hainbat eskolek hartuko dute parte Bilbon eta Donostian aldi berean ospatuko den eta Scratch programazio softwarea oinarri duen jardunaldi honetan.

  • Scratch eguneko kartela.

    Scratch eguneko kartela. Argazkia: Scratch eguna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Larunbat honetan, maiatzak 19, Scratch Eguna 2012 ospatuko da Bilboko Alondegian eta Donostiako San Telmo museoan, eta Hiru3 komunitateak zuzenean emango du Bilboko jardunaldia 11:00etatik aurrera. Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat eskolek hartuko dute parte Scratch programazio softwarea oinarri hartzen duen jardunaldi honetan.

Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.

Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.

Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: