eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3000 euroko saria

Ondarroako Zubi Zahar ikastolako umeak, Gazteako Bideoklip lehiaketan

Siroka taldearen ''Musikaz gozatu'' abestia aukeratu dute bideoklipa egiteko eta irakasle eta haurrek hartu dute parte proiektuan.

03:35
Bideoklip lehiaketa

Bideoak (1)

EITBko Gaztea irratiaren Bideoklip lehiaketa martxan dago. Gazteako lankideek Ondarroako Zubi Zahar ikastolako artista txiki horien bideoa jaso dute. Bizkaitarrek Siroka taldearen ''Musikaz gozatu'' abestia hautatu dute beren bideoklipa egiteko. Ikastolako haur eta irakasleek elkarlanean egindako proiektua da, bideoan adin ezberdinetako haurrek parte hartzen baitute.

Zuek ere zuen bideoa bidali nahi baduzue, oraindik garaiz zabiltzate. Izan ere, maiatzaren 21a bitartean bideoak jasotzeko epea zabalik dago. Halaber, bideo irabazleak 3000 euroko saria irabaziko du. Ikusi parte hartzeko baldintzak eta lehiaketako epeak.

Izar bila
Gaztearen Bideoklip lehiaketaz gain, bada antzerako beste ekimen bat eitb.com atarian: Izar bila. Hiru3 komunitateak antolaturiko lehiaketa da Izar bila eta talentua duten haurrak aurkitzea du helburu. Lehiakideak 14 urtetik beherakoak izango dira eta bakarka zein taldeka aritu ahal izango dira. Hala ere, taldeka lehiatzekotan, taldea 4 lagunek osatuko dute, gehienez. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Izar bila lehiaketako webgunean.