eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Batzen gaituzten emozioak

EITBren 3 kluba eta "3 Ene Kantak" Araba Euskaraz jaian izango dira gaur, Olarizun

EITB Media

Haritza Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "3 Ene Kantak" emanaldia eskainiko du EITBk 12:30ean, eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.

  • "3 Ene Kantak" Araba Euskaraz jaian izango da

    "3 Ene Kantak" Araba Euskaraz jaian izango da. Argazkia: EITB Media

Gaur, ekainak 19, ospatuko da 2022ko Araba Euskaraz jaia, Olarizun (Gasteizko Gasteizko Eraztun Berdean), eta EITBk txoko berezia izango du bertan, Haritza Gunean. Han kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan 11:00etatik 18:30era.

Horrez gain, 12:30ean, "3 Ene Kantak" ikuskizuna eskainiko du EITBk; eta, gainera, etxeko txikienek parada izango dute Antxus maskotarekin argazkiak ateratzeko. Egunean zehar hitzordu ezberdinak izango dira Antxusekin egon eta elkarrekin argazkiak egiteko. Irudi horiek 3 klubaren webgunean argitaratuko dira.

 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Herri Urratsen

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Araba Euskaraz Jaian

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Araba Euskaraz jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean. Besteak beste, han izango dira Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Euskal Telebistako informatiboak ere. eitb.eus-ek ere emango du jaiaren berri egunean zehar.

Bi urteren ostean, pandemiak eragindako aforo mugarik gabe elkartzeko aukera izango da berriz ere aurtengo jaietan eta egoera horrek dakarren ilusioaren isla eta igorle izan nahi du EITBk, batzen gaituzten emozioen bilgune eta isla.