3kluba
Udako programazioa
Udako oporraldian programazio berezia eskainiko du ETB3k
EITB MEDIA
Ekainaren 20tik irailaren 4ra, udako programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzendua. Besteak beste, "Ahizpak" eta "Lan bitxiak" marrazki bizidunen estreinaldia, "Hardball", "Pan Tau" eta "Mustangs miragarriak" telesailak eta film luzeak izango dira ikusgai.
-
Udako programazioa
Udako oporraldia ahalik eta ondoen igarotzeko, programazio berezia osatu du ETB3k. Ahizpak marrazki bizidun berriak eskainiko dira uztailaren 4tik aurrera astelehenetik ostiralera. Halaber, Lan bitxiak abuztuaren 20tik aurrera emango da, asteburuetan. Horrez gain, Andu berandu, Presto! Magia eskola eta Milo marrazki bizidunen atal berriak eta telesail gehiago ere izango dira ikusgai, hala nola Hardball, Pan Tau eta Mustangs miragarriak. Halaber, film luzeak ere eskainiko dira igande arratsaldetan, 15:30ean.
Bestalde, urtebetetze bideoarekin zorionduko ditugu 3 klubeko bazkideak egunero: 09:00etan eta 13:30ean.
Ahizpak eta Lan Bitxiak marrazki bizidunak
Astelehenetik ostiralera, Ahizpak marrazki bizidun berriaren atalak emitituko ditu ETB3k, 15:30ean. Bi ahizpen eguneroko bizitzari buruzko telesaila da: Marine, 7 urtekoa, ume txikia da oraindik. Bestalde, Wendy, 13 urtekoa, nerabezaroaren erdian dago! Bihurria, hiperaktiboa, lotsagabea... eta sudurluzea ere bada Marine! Beti bururatzen zaio bere ahizpa bere onetik ateratzeko modua.
Abuztuaren 20tik aurrera, asteburuetan, Lan bitxiak marrazki bizidun berriaren atalak eskainiko dira. Charlie eta Pierce bi haur gerlari dira eta, Que espirituarekin batera, Helsing munstro zaharra ordezkatzeko beharrezkoak diren trebetasunak menperatzen ikasten dute. Haien botererik handiena etxeko lanak egitean datza, eta horiekin euren etsairik haundiena menperatzea lortzen dute, eta horrek era guztietako abenturak izatera eramatzen ditu, non euren fikzio genero gogokoenetako istorioak eta unibertsoak nahasten diren.
Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua, Andu Berandu, Presto! Magia eskola eta Milo saioen atalekin, besteak beste.
Telesailak eta film luzeak
Ekainaren 20tik aurrera, Hardball, Pan Tau eta Sorgin baldarra telesailen atalak eskainiko dira ETB3n astelehenetik ostiralera 15:00etan. Mustangs miragarriak, bestalde, larunbatetan eskainiko da ordu berean.
Gainera, filmek ere badute euren lekua ETB3ko parrilan. Igandeetan izango dira ikusgai, 15:30ean hasita.
-Ekainak 26: Sagu eta Pagu
-Uztailak 3: Doraemon eta animalien planeta
-Uztailak 10: Doraemon eta espazioko odisea
-Uztailak 17: Doraemon eta mundu galdua
-Uztailak 24: Doraemon heroia, galaxia arteko aitzindariak
-Uztailak 31: Asto erregea
-Abuztuak 7: Axel heroi txikia
-Abuztuak 14: Koko drago txikia
-Abuztuak 21: Albert
-Abuztuak 28: Igelen erresuma
-Irailak 4: Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian
Marrazki bizidunak eta pelikulak zein ordutan eskainiko diren jakiteko, ETB3ko programazioa kontsultatu.
Edukiak 3 klubeko euskarrietan ikusgai, noiznahi
Gogoratu 3 kluba aplikazioan, webgunean eta HbbTVan ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Halaber, 3 kluba YouTube kanalean ere 3 Ene Kantak, Go!azen telesaileko abestiak, marrazki bizidunak eta telesailak ikusteko aukera zabala daukazu. Harpidetu zaitez 3 kluba YouTube kanalera! Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, 3 kluba da zure aukera!